Dodek eta Palenzuelak irabazi dute NSP Zarautz SUP Race lasterketa Pro mailan

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2016ko uztailaren 2a

Florent Dode arraun surflari frantziarrak 00:55:29:03 denboran osatu du 12 kilometroko ibibilbidea gizonezkoen PRO mailan. Emakumezkoetan, Cyara Palenzuela hondarribitarra izan da ibilbidea osatu duen bakarra, 01:11:03 denbora eginda.

Gaur goizean NSP Zarautz SUP Race txapelketa jokatu da Zarauzko hondartzan. Bi ibilbide osatu dituzte parte-hartzaileek, bata 12 kilometrotakoa PRO mailakoek osatu dutena, eta bestea 5 kilometrokoa.

SAILKAPENA

PRO Gizonezkoak

1.- Florent Dode 00:55:29,031
2.- Jurgi Zulaika 00:55:55,103
3.- Roman Frejo 00:59:42,797

PRO Emakumezkoak

1.- Cyara Palenzuela 01:11:03,000

Erlazionatuak

NSP Zarautz SUP Race txapelketa irudietan

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2016 uzt 02 Kirola

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide