Zarautzen esaterako 14:00ak bitartean %35,21ekoa izan da parte-hartzea, 2015eko abenduan, berriz, %41,71koa. 18:00etako datuen arabera Zarauzko herritarren %51,74k eman du botoa, iaz, berriz, %59k.
Gipuzkoan ere jaitsi egin da parte-hartzea, 18:00etako datuen arabera, %49,76k eman du botoa eta abenduan %57,89k. Urola Kostako herri guztietan egin du behera botoa eman dutenen kopuruak.
Abenduko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan Zarautzen EAJ izan zen boto gehien jaso zituena, 4.025. Bigarren indarra Ahal Dugu izan zen, 3.072 botorekin, eta hirugarrena EH Bildu, 2.790 bozekin. PSE-EEk 1.085 boto jaso zituen, PPk 834 eta Ciudadanosek 362. Abstentzioa %29,07koa izan zen.
Urola Kostan ere EAJ izan zen bozkatuena (13.096 boto) iazko abenduan, baina bigarren indarra EH Bildu izan zen, 11.110 boz lortu zituen. Hirugarren alderdia Podemos izan zen, eta 7.840 boto eskuratu zituen. Haien ondoren, PSE-EEk 2.812 boto eskuratu zituen; PPk, 1.712; Ciudadanosek, 718; PACMAk, 153 boto; Orain Baik, 550.