'Literaturari buruz dozena bat flash' hitzaldia, Joxean Agirreren eskutik

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 16a

Joxean Agirre, bere azken eleberria eskuetan (Aritz Mutiozabal).

Idazleak bihar eskainiko du saioa Photomuseumen, 18:00etan hasita.

Flauberten pasadizo batekin abiatuko du hitzaldia Agirrek, eta "Literatura zer da?" galderari erantzuten joango da dozena bat flash, eszena edo analogia erabiliz. Besteak beste, Primo Levi, Santiago Alba Rico, Agatha Christie, Borges, Pilgia eta Claude Simon idazleen esaldi nahiz pasarteak ekarriko ditu, baita bere oroitzapenak ere. Gisa horretan joango da murgiltzean literatura munduan, eta literatura zertarako erabiltzen duen azalduz bukatuko du, Gizajoen katalogoa bere azken nobelaren aipamena eginez.

Hitzaldiaren izenburua Literaturari buruz dozena bat flash da, eta Photomuseumen izango da, 18:00etatik aurrera. Sarrera dohainik da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide