Hirugarren urtez, festetan alkohol gehiegi edatearen kontrako umorezko pegatinen lehiaketa antolatu du Zarauzko Udaleko Prebentzio zerbitzuak. Lanak ordenagailuz eginak izan beharko dute, eta maiatzaren 27an bitartean aurkeztu daitezke, prebentzioa@zarautz.eus posta elektronikora helarazita.
Bi sari egongo dira, epaimahairena eta publikoarena. Epaimahaiak emandako saria 300 euroko erosketa txartela izango da, Murkileko dendetan erabiltzeko. Publikoarena, berriz, 150 euroko erosketa txartela; Prebentzio zerbitzuko facebook atarian boto gehien jasotzen dituen irudiarentzat izango da sari hori. Sarituak ekainaren 3an emango dituzte jakitera Prebentzio Zerbitzuko blogean eta facebook atarian
Lehiaketaren oinarriak Prebentzio Zerbitzuko blogetik deskargatu daitezke, e-posta bidez eskatu edo bulegoan eskuratu.