Abian da gaeliko irlandarraren aldeko Korrika: Rith 2016

Jatsu Argarate 2016ko martxoaren 7a

Gaeliko irlandarraren aldeko Rith martxoaren 4an abiatu da. 1000 kilometro baino gehiago egingo dituzte 11 egunez luzatuko den Korrikan. Rith-ek gaelikoz 'korrika egin' esan nahi du, Cill Droichead-en hasi da (Kildare) eta Dublinen amaituko da. Euskararen aldeko Korrikan egin gisan, lekukoan dagoen mezua irakurriko dute. Kasu honetan, Irlandako presidenteak idatzi du mezua.

Iturria: argia.eus

via @larbelaitz: Abian da gaeliko irlandarraren aldeko Korrika: #Rith2016 https://t.co/KCT6gwRYnb https://t.co/LnDRcRmWFd

Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide