Correscales korrika prekarioak eskualdeko lau udalerri pasatu ditu gaur, ostirala, goizaldean. Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio igaro dituzte lasterka. Bilbon hasi zen atzo, osteguna, prekarietatearen aurkako korrika saioa, eta Bartzelonan bukatuko da, astelehenean. Lau egun, 800 kilometro eta 80 errelebo ditu lehen korrika prekarioak.