POLITIKA // Astero argitaletxeak Ametsen liburua kaleratu du, ia 500 euskal preso, erbesteratu edo deportaturen ala izan direnen ametsak bilduta. Liburuaren koordinatzaile Jokin Urain Sanz Enean izan zen herenegun, proiektua aurkezten. Bertan, Zarauzko hainbat lagunen testuak daude: Ekhiñe Eizagirre, Gema Apalategi, Marijo Lazkano, Jon Ugarte, Blanca Kaltzakorta, Antton Lopez, Aritz Labiano eta Josu Arrizabalagarenak.