Auzoa txukunduta, festetan murgildu da Urteta

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 20a

Urteta auzoa ere San Sebastian jaietan dago murgilduta. Gaur ospatuko dute egun handia, 10:30etik aurrera. Meza nagusia hasiko dute ordu horretan, eta jarraian hamaiketakoa izango da auzo elkartean, musikarekin girotuta. Asteburuan hasi ziren festak ospatzen. Igandean, esaterako, herri kirol jaialdia izan zen frontoian (ezkerreko argazkian). Bertan aritu ziren ZKE herri kirol ataleko harri-jasotzaileak: Izeta IV.a, Izeta II.a, Urrak eta Xabat. Era berean, auzoko ezkonduen eta neska-mutilen arteko erronkan ere hartu zuten parte; herri kirolen zirkuitu bat osatu zuten, txingarekin, harria jasotzen, trontzan eta lokotxa biltzen. Jaietarako auzoa txukun egon zedin, hainbat lan egin ditu aurrez Zarauzko Udalak, Auzoz auzo programaren barruan (eskuineko argazkian). Hala, garbiketa indartu eta hiri altzariak atondu dituzte: bankuak konpondu; baranda eta frontoia pintatu eta lorezaintza lanak, besteak beste..

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide