'Gure kabuz ala hil' emango dute igandean Putzuzulon

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 20a

KULTURA // 19:00etatik aurrera izango da ikusgai igandean Gure kabuz ala hil Putzuzulo gaztetxean, Paradixu Zinema zikloaren barruan. Topatuk eta Ernaik elkarlanean landu duten Euskal Herrian autogestioan oinarritutako alternatiben inguruko dokumentala da. 18:00etatik aurrera eskainiko dute. Emanaldiaren ondoren, dokumentalaren egileekin solasean aritzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide