Zarauztarra taldeak bertso afaria egingo du hilaren 29an

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 20a

KULTURA // Egoki jatetxean izango da, 21:00etan hasita, eta Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Felix Zubia bertsolariek hartuko dute parte. Afariko txartelak 30 eurotan jarri dituzte salgai ondorengo tokietan: Eguzki tabernan, Juli Juli tabernan, Lau okindegian eta Egoki jatetxean bertan. Erreserbak egiteko eta informazio zabalagoa jasotzeko 664-45 40 90 telefonora deitu daiteke. Urtarrilaren 26ra arte, asteartera arte, egongo dira salgai txartelak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide