ZARAUTZ // Bost eguneko bi egonaldi antolatu ditu Txipristin taldeak Gabonetarako. Artaunsorora joango dira LH 5-6 mailakoak hilaren 26tik 29ra bitartean, eta DBHkoak Beizamara, hilaren 26tik 30era.Gaur eta bihar eman beharko da izena irteera horietan parte hartzeko. Horretarako,Gaztelekuko Informazio Bulegora jo beharko da, 17:00etatik 20:00etara. txipristinaisialdia@gmail.com helbidera idatzi daiteke zalantzak argitzeko edo 626-601181 telefono zenbakira deitu.