'Una pistola en cada mano' filma emango dute gaur, Modelon

Urola Kostako Hitza 2015eko abenduaren 17a

ZARAUTZ// Zarauzko Parekidetasun Departamentuak antolatutako Parekoak bai! zinema eta antzerki zikloaren barruan, Una pistola en cada mano filma izango da ikusgai gaur. Identitate krisiak jotako 40 urte inguruko zortzi gizonezkoren egoera islatzen du komedia horrek. Modelo aretoan emango dute, 19:00etatik aurrera. Hiru euro kostako da sarrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide