Testamentuari buruzko hitzaldia gaur, Modelon

Urola Kostako Hitza 2015eko abenduaren 11

GIZARTEA // Zarauzko Kostan elkarteak hitzaldia antolatu du gaurko. Saio horretan, testamentuaren inguruan jardungo du Antonio Iruretagoiena mediku donostiarrak, Modelon aretoan, 19:00etatik aurrera. Doan izango da. Kostan elkarteko ordezkariek gogoratu dute leku mugatuak daudela, eta garaiz heltzeko eskatu die interesa dutenei. Informazio zabalagoa elkartearen webgunean (www.kostanelkartea.org) eskura daiteke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide