EKONOMIA // Murkil Zarauzko dendarien elkarteak kanpaina berri bat jarri du martxan, Gabonei ongi-etorria emateko. Abenduaren 27ra bitartean Murkileko dendetan erosketak egiten dituztenen artean 500 euroko lau erosketa txartel zozkatuko dituzte. Erosketa bakoitzarekin txartel bana jasoko dute bezeroek, eta hori bete beharko dute zozketan parte hartu ahal izateko. Erosketa txartelak irabazten dituztenek hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte erabili ahalko dituzte.