Kopla Txapelketako sarrerak bihar jarriko dituzte saltzen

Urola Kostako Hitza 2015eko abenduaren 3a

KULTURA // Urtero legez, Kopla Txapelketa egingo dute Putzuzulo gaztetxean aurten ere. Abenduaren 11n izango da, bihar zortzi. IX. Kopla Txapelketa eraberrituta datorrela diote antolatzaileek; izan ere, aurreko urteetako irabazle batzuk ez dute bertan parte hartzeko aukera galdu nahi izan, besteak beste, 2012ko txapeldun Unai Iturriagak eta 2011ko irabazle Beñat Gaztelumendik. Horiez gain, Oihana Iguaran, Amaia Elizagoien, Igor Elortza, Arnaitz Lasarte, Joritz Bastarrika, Eli Pagola eta Eneritz Zabaleta ere lehiatuko dira bederatzigarren zintzarria lortzeko. Sarrerak bihar jarriko dituzte salgai, 19:00etan, Musika Plazan. Txartel bakoitza sei euro kostako da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide