Bihar jantoki beganoa egingo dute Putzuzulon

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 6a

ZARAUTZ // Hileko lehen ostegunero bezala, biharko jantoki beganoa atonduko dute Putzuzulo gaztetxean. Tito, P. Bong, Erik, Disjony eta Paulo sukaldariek baratze ekologikoetan sortutako zein Merkatu Plazan erositako osagaiekin bi plater eta postrea prestatuko dituzte, eta herritarrek dastatu ahalko dituzte, «poza eta borondate xumearen truke». Etekinik aterako balute, animalien eskubideen defentsarako erabiliko lukete.

20:30etik aurrera izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide