Seme-alaben garapen afektiboari buruz hitzaldia da hilaren 29an

Urola Kostako Hitza 2016ko otsailaren 25a

Astelehenean eskainiko dute Gurasogintza zikloko azken aurreko saioa. Nola landu familiaren barruan seme-alaben bizipen afektibo sexuala? gai hartuta ariko da Amaia Vazquez psikologoa. Gogoratuko du sexualitatea ez dela «kontsumo produktua», gorputza eta emozioak bizitzeko gaitasuna baizik. Hori kontuan izanda, hausnarketa egingo dute parte-hartzaileek, seme-alabek garapen afektibo-sexuala osasungarria izan dezaten.

18:00etan izango da hitzaldia, kiroldegian. Saioan parte hartzeko izena eman beharko da, Prebentzio sailean, bertara joanda, telefonoz deituta (943 00 51 27) edo prebentzioa@zarautz.eus helbidera mezua bidalita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide