KIROLA // Nafarroako iparraldera joko dute oraingoan Zarauzko mendizaleek, Baztan ingurura. Erratzun hasi eta bukatuko dute ibilaldia eta Soralar (832 metro) eta Burgara (874 metro) igoko dituzte, besteak beste. Etzi 07:30ean elkartuko dira parte-hartzaileak Agoueseneko biribilgunean. Izena, ohi bezala, Mendizabal kinkiladendan eman beharko da.