Mozorro koloretsu eta eleganteen festa

Urola Kostako Hitza 2016ko otsailaren 5a

Santa Ageda eta inauteriek bat egin dute aurtengoan, eta ez da faltako jai girorik otsailaren hasiera honetan. Atzo trikitilariek alaitu zituzten eskualdeko udalerriak, Santa eskean, eta Matxinbentako jaiei hasiera eman zieten. Gaur, berriz, mozorroen festa hasiko da. Txikienen eguna izango da herri gehienetan, baina Aizarnazabalen, esate baterako, denek ospatuko dute jaia.

Asteburuak gogor joko du Urola Kostan, eta larunbatean ospatuko dituzte ospatu beharrekoak herri gehienetan. Ia herri denetan atsedena hartzen dutenean, Azpeitian martxa hasiko da, Txikiteo Elegante egunarekin.

Igande elegantea

Izaera berezia dute Azpeitian inauteriek, eta Elegante egunarekin hasten dira. Herritar ugari irteten dira goiz-goizetik «elegantez» jantzita, neska zein mutil; eta, ondoren, bazkariak egiteko ohitura dago, herriko jatetxe, elkarte edo gaztetxean, besteak beste.

Elegante eguneko jantzia tradizio berezia da. 15 eta 16 urte artean hasten dira gaztetxoak elegantez janzten, eta garai bateko soineko luzeak edo gizonen janzkiak ateratzen dituzte.

Tere Ezeiza da jantziak egiten dituen jostunetako bat. 1895 eta 1920 arteko soinekoak biltzen dituen liburu bat du hark, eta bezeroek handik aukeratzen dituzte modeloak. «Hala ere, bakoitzak bere aldaketak egiten ditu, traje guztiak direlako bakarrak, neurrira eginikoak», esan du Ezeizak. «Denetik» egin daitekeela azaldu du jostunak: kankanekin, gabe, estuak, zabalak, oihal desberdinekin eginak...

«Lan handia» eskatzen dute soineko horiek jostunentzat: «Bakoitzarekin astebete pasatzen dut gutxi gorabehera». Gabonetarako jakiten du Ezeizak zer jantzi egin behar dituen, eta urte berriarekin batera hasten da josten: «Baserritar jantziak bukatzean hasten dira Elegante egunekoak».

Aurten, esate baterako, hiru soineko eta hiru gona egin ditu. Horrez gain, hiru egokitzapen ere egin ditu. «Urte dezente irauten dituzte jantziek, baina moldatu egin behar izaten dira, urtez urte aldatu egiten delako gorputza», azaldu du.

Gizonek ere «gero eta gehiago» eskatzen dituzte konponketak. «Aitaren ezkontzako jantziarekin etortzen dira asko, eta beraien neurrietara egokitzen ditut nik», dio Ezeizak. Txikiteo Elegante igandean hasitako festa asteartean bukatuko da Azpeitian.

Egitaraua, herriz herri

Aizarnazabal

Gaur, otsailak 5.

-15:15. Eskolako haurren kalejira irakasleekin.

-16:00. Dantza erakustaldia eskolako haurren eskutik.

-16:30. Txokolatada.

-17:15. Musika Eskolakoen kalejira. Ondoren, Alaitsu Dantza Taldearen erakustaldia.

- Gaztetxean mozorro poteoa eta DJa gauean.

Azkoitia

Gaur, otsailak 5.

-16:00. Ikastetxeetakoen kalejira.

-17:00. Umeentzako merienda plazan eta Egan taldea.

-17:00-19:00. Abarketatxo Ludotekan hezitzaileekin inauterietako festa nahi dutenentzat.

-21:30-23:00. Elkargunean 12 eta 17 urte arteko gazteentzat disko festa DJ Xabirekin eta mozorro lehiaketa. Sariak daude.

Bihar, otsailak 6.

-16:15. Sorginak kale ikuskizuna, plazatik.

-17:00. Musika bandaren kalejira.

-17:30. Txalkor txistulari taldearekin kalejira.

-22:30. DJ Xabi, plazan

-00:30. Mozorro lehiaketako sari banaketa.

Azpeitia

Gaur, otsailak 5.

-18:30. Alde Zaharrean Euskal Inauterietako kalejira.

Bihar, otsaila 6.

-19:00. Musika Bandaren eta Julian Barrenetxea abesbatzaren kontzertua.

Otsailak 7, igandea. Elegante Eguna.

-09:00. Izarraitz txistulari taldea.

-11:00.Musika Banda eta Incansables txaranga.

-12:00. Sokamuturra.

-12:30. Eleganteen pasiera eta Itsasiko artzain-inudeen kalejira, danbor-joleekin eta San Sebastianetako karrozarekin. Juan Antxieta Musika Eskolako txistulariak eta Incansables txaranga ere kalez kale ibiliko dira.

-12:30-15:00. El Puntillo Canalla Brass band eta Incansables txaranga.

-16:30. Sokamuturra.

-19:00-23:00. Skandalue elektrotxaranga.

-19:30-23:30. Gau-Erdi txaranga.

Otsailak 8, astelehena.

-10:00. Izarraitz txistulari taldea.

-11:00. Sokako zezena Erdikalean eta zezen txikiak eta poniak plazan.

-12:30. Haurren mozorro desfilea, Banda Gaztearekin, txilibitero, erraldoi eta buruhandiekin, eta musika eskolako trikitilariekin.

-16:30. Sokamuturra.

-17:00. Haurrentzako tailerrak, Olazko Andre Mariaren plazan.

-19:30. Musika Banda eta Urolatarrak txaranga.

-23:00. Kolpez Blai perkusioa.

-00:00. Itsasiko Ttuntturroak, eta Los Pasai eta Dunbots txarangen kalejirak.

-01:30. Mozorro lehiaketaren sari banaketa, udaletxean.

-02:00. Los Pasai txaranga.

Otsailak 9, asteartea.

-06:15. Musika Bandaren diana.

-07:00. Sokamuturra.

-12:00. Banda Gaztearen kalejira.

-16:00. Umeentzako jolasak eta parkea Olazko plazan.

-16:30. Sokamuturra.

-17:30. Monstruos de la Universal taldearen emanaldia.

-20:00. Suzko zezena plazan.

Errezil

Bihar, otsailak 6.

-17:00. Jolasak, Patiotik abiatuta.

-19:00. Triki poteoa, herriko kaleetatik. (Auzoetxeak eta Akertxokok antolatu diztute ekitaldiak).

Getaria

Bihar, otsailak 6.

-12:00. Mozorro poteoa Incansables txarangarekin.

- 17:00. Haurren Mozorro desfilea, plazan. Sari banaketa, 16:30-ean izena eman behar da plazan.

- Jarraian. Gure Txeru Dantza Taldeak Euskal Inauterien zertzeladak eskainiko ditu.

- Ondoren, mozorroen kalejira Incansables txarangarekin.

- 22:00. Disko-festa Davila DJarekin, plazan.

- 23:00. Tabernariek mozorrorik onena aukeratuko dute, 2016ko Karnabalerua izendatuz.

- Ondoren, disko-festa.

Orio

Bihar, otsailak 6.

-17:00. Mozorro desfilea Bikamiotatik plazara, eta handik Karela kiroldegira.Talai Mendi txarangak alaituko du giroa. Eguraldi txarra bada, desfilea Bikamiotatik kiroldegiraino da.

-18:00. Eztengiro taldearen kontzertua Karela kiroldegian, eta mozorro festa.

Zarautz

Bihar, otsailak 6.

-11:00-14:00. Merkatu plazako lehen solairuan, Conunpuntomas-ekin, mozorroak egiteko tailerra haurrentzat.

-12:00-14:00. Bilaketa txarangaren kalejira.

-17:30. Lege Zaharren enparantzan, Txantxariak taldea, musika jolasean dinamizazioa haurrentzat. Eguraldi txarra bada, Merkatu plazan.

- 18:00- 21:00. Gaztelekuan, mozorroen dantzaldia eta lehiaketa (lau mailatan: taldekoa, originalena, dinamikoa eta «atsegin dut»). 12-17 urte artekoentzat.

- 18:15. Musika Plazatik hasita, Kolpez Blai taldearen kalejira. Aldi berean, Musika Plazatik hasita, mozorrotutako koadrilen kalejira, Zurekin ostalarien elkarteak antolatuta. Aldez aurretik Turismo Bulegoan izena ematea komeni da, edo egun berean, Txiki Polit tabernan.

- 19:45. Musika Plazan sari banaketa koadrilen arteko mozorro onenari. (1. saria, 250 euroko bonoa; 2. saria,150 euroko bonoa eta 3. saria, 100 euroko bonoa, Zurekineko tabernetarako).

- 20:00-21:30. Musika Plazan dantzaldia Trakets taldearekin.

- 20:30-01:00. Udaberri elkartean mozorro dantza. Aurrez afaria.

- 22:00-00:00. Gaztelekuan, Patrol Destroyers disko jartzailea.

- 22:30.Musika Plazan dantzaldia Trakets taldearekin. Otsailak 7, igandea.

- 12:00-13:00. Kalejira herriko kaleetan erraldoi, buruhandi eta Tximeletak txarangarekin.

- 13:00-14:30. Tximeletak txaranga.

- 17:00. Musika Plazan Potxin eta Patxin pailazoak. Gero, haurrentzako merienda. Eguraldi txarra bada, Gaztelekuan.

- 18:15. Musika Plazan Luma Gorri haurrentzat berbena.

Zestoa

Bihar, otsailak 6.

-17:00. Ogitartekoa, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta, Gure Txokoa elkarte inguruan.

-17:30. Desfilerako izena ematea.

-18:00. Umeentzako mozorro desfilea udaletxeko arkupetan.

-23:00. Ezten Giro erromeri taldea, arkupetan. Photocall, udaletxe azpian, mozorrotutako jendeari argazkiak ateratzeko. Ordutegia: 12:00 - 14:00 eta 17:00 - 21:00.

Otsailak 9, asteartea.

-17:00. Ogitartekoa, Gure Txokoa elkarte inguruan, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta.

-16:30-19:30. Endara Deejais, arkupetan, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta.

-17:00. Ogitartekoa, Gure Txokoa elkartean.

Zumaia

Gaur, otsailak 5.

Arratsaldean, herriko ikastetxeetako haurren inauteri festa.

-17:00. Ludotekako haurrentzat inauteri festa, ludotekan.

-18:30 Musika eskola eta ZUMB musika bandaren kalejira: Erdi Aroa. Bihar, otsailak 6.

-12:00. Zumai txaranga.

-18:00. Mozorro festa Eusebio Gurrutxaga plazan.

-18:30. Zumai txaranga.

-18:30-21:00. Oxford aretoan Argazki Txokoa, Baleikekoekin.

-19:30. Astindu elkartearen dantza-poteoa.

-22:30-01:30. Kofradian Jon DJarekin disko-festa mozorrotua.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide