GIZARTEA // Bihar egingo dute Gurasogintza zikloaren azken saioa. Maria Monterok adopzioko gakoez jardungo du azken hitzaldi horretan. Hitzaldi hori aurrekoaren ordutegi eta leku berean izango da: 18:00etan, kiroldegiko aretoan. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez, Prebentzio sailean, bertara joanda, telefonoz deituta (943- 00 51 27) edo prebentzioa@zarautz.eus helbidera mezua bidalita.