ZARAUTZ // Euskal kantugile gazteak elkartuko dituen jaialdia antolatu dute abenduaren 30erako, Sortu dira besteak izenarekin, Urretxuko Labeaga aretoan. Euskal Herriko hamar bakarlari edo talde akustiko elkartuko ditu egitasmoak, eta horien artean Zarauzko hiru ordezkari: Arrutiko Intxaurrak, Mor More eta Isuo Sasiia. Sarrerak 5 euroan daude salgai, eta Zarautzen Eguzki tabernan eskuratu daitezke; internetez bidez, berriz, brea@gmail.com helbidean.