GIZARTEA // Haize Orratz gaztelekuak binakako futbolin txapelketa antolatu du biharko, 17:30ean hasita, Zinema pilotalekuan. 12-17 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta eta lau futbolin erabiliko dituzte horretarako. Lehen bi irabazleek saria izango dute. Dagoeneko eman daiteke izena bertan parte hartzeko; bihar amaituko da epea.