Kaanache eta Ostolaza bigarren eta hirugarren postuan sailkatu dira Mungian

Urola Kostako Hitza 2016ko otsailaren 29a

Mungiako lasterketako podiuma. (Abel Markos)

Pasa den larunbatean Mungiako VIII. Duatloia jokatzekoak ziren, baina eguraldi txarra zela-eta Trafiko Zuzendaritzaren agindupean bertan behera geratu zen. Duatloiaren ordez  10 kilometroko oinezko lasterketa egin zuten; Gorka Luzena santurtziarra izan zen ibilbidea azkarren osatu zuen parte-hartzailea, 0:33:49 denboran hain zuzen ere, eta Hossain Kaanache oriotarrak bigarren postua eskuratu zuen gizonezkoen mailan 0:34:04 denbora eginda. Bestalde, Zarautz Triatloi Taldeko Usoa Ostolaza hirugarren postuan iritsi zen emakumeen artean, 0:40:35eko denboran, emakume azkarrena baino 40 segundu behar izan zituen zarauztar gazteak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide