POLITIKA // Azaroan ezker abertzaleak Abian prozesua jarri zuen martxan. Horren barruan, lehen eztabaida-batzarra egingo dute larunbatean, Zarautzen. Epe luzera begira jarri eta bere estrategia eta burua indartzea da helburua, eta elkarrekin hausnartu eta eztabaidatzera gonbidatu dituzte ezker abertzalearekin identifikatzen diren zarauztar guztiak. Batzarra Salbatore Mitxelena ikastolan izango da, 09:30etik aurrera.