EKONOMIA // Gaur bukatuko da Errigorako olioa eskatzeko epea. Eskaerak www.errigora.eus webgunean egin daitezke, errigorazarautz@gmail.com helbidera mezua bidalita eta Eguzki tabernan, AEK euskaltegian edo Salbatore Mitxelena Ikastolan. Nafarroa hegoaldeko oliba olio birjina estra da, hotzean erauzia, bi motatakoak: ekologikoa eta konbentzionala. Informazioa Errigoraren webgunean dago.