Sevillan abiatuko dute San Miguel Liga ekainaren 19an

Urola Kostako Hitza 2016ko martxoaren 4a

Sevillako arraunketa eremua. (TKE Liga)

Urtero bezala kantauri itsasoko 12 traineru onenak lehiatuko dira San Miguel Ligan udan sasoian, tartean Orioko eta Zumaiako traineru nagusiak. Aurten ligari hasiera ematen dion Euskadi-Basque Country Bandera Sevillan (Espainia) jokatuko da, Guadalquivir ibaian hain zuzen ere.

Iaz Malagan jokatu zuten denboraldi hasierako traineru estropada, eta bertan izan zuen arrakasta ikusita aurten ere Andaluzian egitea erabaki dute. Txapelketak Andaluzian Euskadiko turismoa sustatzeko balioko duela uste du Eusko Jaurlaritzaren Basquetour Turismo Agentziak, "eta euskal tradizioari, kulturari eta basque style delakoari keinu egin" nahi diete traineru estropaden bidez.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide