Duintasuna taldeak asteartean egingo du bilera Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 22a

GIZARTEA // Duintasuna Gipuzkoako erretiratu eta pentsiodunen elkarteak hileroko batzarra egingo du datorren asteartean, urtarrilaren 26an, Zarautzen. 10:30etik aurrera izango da, Etxezabalako areto nagusian. Bilkura egin aurretik, ordu erdi lehenago, elkarretaratzea egingo dute Duintasunakoek Lege Zaharren enparantzan; hau da, udaletxe atarian, 10:00etatik 10:30era bitartean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide