Eman daiteke izena Garagardo Azokako mus txapelketan

Urola Kostako Hitza 2016ko martxoaren 4a

KIROLA // Martxoaren 23tik 28ra izango da Garagardo Azoka, Zarautz Rugby Taldeak antolatuta. Hainbat ekitaldi egingo dute horren barruan, tartean, mus txapelketa hiru usteletara hilaren 25ean. Parte hartu nahi duenak martxoaren 24ra arte eman dezake izena Itxas Lur eta Salegi tabernetan. Egunean bertan ere izango da aukera, 15:00ak arte, azokako leihatilan. 20 euro ordaindu beharko dira bikoteko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide