Gaur Eskubaloiko Espainiako Selekzioa Zarautzen izango da

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 6a

ZARAUTZ // Asteburuan Espainiako Nazioarteko Txapelketa-Domingo Barcenasen Oroimenezkoa jokatuko da Irunen. Bertan eskubaloiko lau selekzio ariko dira nor baino nor: Suedia, Polonia, Brasil eta Espainia. Hain justu ere, Espainiako selekzioa jada Irunen da, eta gaur Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian egingo du entrenamendu saioa, 10:00etatik 12:00etara. Sarrera doan izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide