Atzerritartasunari buruzko informazio hitzaldia da bihar

Urola Kostako Hitza 2016ko otsailaren 17a

GIZARTEA // Zarauzko Udalak antolatu du saioa, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean. Gipuzkoako SOS Arrazakeriako abokatuek emango dute hitzaldia, eta paperak lortzeko zer egin behar den azaltzeaz gain, gaiari buruzko galderak ere erantzungo dituzte. Batez ere, nazionalitatea lortzeko egin beharrekoari buruz jardungo dute. Hitzaldia bihar arratsaldean izango da Etxezabalan, 18:00 etan hasita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide