INGURUMENA // Garai honetan Barlia robertiana orkidea loratzen dela eta, Santoñara irteera antolatu du Arkamurkak. Goiza botanikari eskainiko diote eta arratsaldea, ornitologiari, Aitor Leitzaren eskutik. Nork bere autoan egingo du bidaia; 08:00 etan elkartuko dira Arkamurkaren egoitzaren aurrean. Donostia aldetik datozenekin, berriz, 08:10ean Arroako ordainlekuan eta 08:15ean Itziarkoan.