Ikastolak bertso afaria antolatu du hilaren 19rako

Urola Kostako Hitza 2016ko otsailaren 5a

KULTURA // Bertso afaria antolatu du Salbatore Mitxelena ikastolak datorren otsailaren 19rako, ostirala. Lau bertsolari zarauztarrek hartuko dute parte bertan: Andoni Egañak, Nahikari Gabilondok, Iñigo Mantzisidor Mantxi-k eta Hodei Iruretagoienak. Hodei Unzueta izango da, berriz, tramagilea. 21:00etatik aurrera izango da, Txiki Polit jatetxean. Txartelak ikastolako idazkaritzan, Txiki Politen, Haritz tabernan eta San Pelaioko surtidorean erosi daiteke dagoeneko, 28 euroan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide