Gaur sarituko dituzte 2015eko kirolari onenak, Modelon

Urola Kostako Hitza 2016ko otsailaren 5a

KIROLA // Bera Berako Alba Menendezi emango diote emakume kirolari onenaren saria; Xanti Ubera kayaklariari gizonezko kirolari onenarena; Aiala eta Leihoak taldeei emakumezko zein gizonezko talde onenena; eskola kiroleko entrenatzaileei entrenatzaile onenarena; babesle onenarena Zurekini eta Inma Saenz de Santamaria Aialako ordezkariari boluntario lanarena. Modelon izango da, 19:00etan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide