Zarauztarra taldeak denboraldi berria aurkeztuko du etzi

Urola Kostako Hitza 2016ko otsailaren 5a

KIROLA // Zarauztarra txirrindulari elkarteak aurten izango dituen talde ezberdinen aurkezpena egingo du igande honetan, 12:30ean, Musika Plazan. Txirrindulariak 12:15ak inguru elkartuko dira bertan, eta taldeko argazkiak atera ondoren, ohiko bizikleta buelta emango dute. Ekitaldia lagunarteko bazkariarekin biribilduko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide