Bihartik aurrera eman daiteke izena Zarauzko triatloian

Urola Kostako Hitza 2016ko otsailaren 12a

KIROLA // Bihar 10:00etik aurrera eman ahalko da izena, Zarauzko Triatloi Elkartearen (www.zarauzkotriatloia.com) eta Euskal Triatloi Federazioaren (www.triatloi.org) webguneen bidez. Guztira, 525 dortsal banatuko dituzte internet bidez, izen ematearen hurrenkeran. 110 euro ordaindu behar dira, eta bi euro gehiago txiparengatik. Deialdi bakarra izango da federatu zein federatuta ez daudenentzat.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide