KULTURA // Gaztetxearen urteurrenetako ohiko ekitaldia izan ohi da, baina aurten egitarau horretatik kanpo antolatu dute. Gaur egingo dute jaialdia, 20:00etan hasita, eta bertan parte hartu nahi dutenek Putzuzulon bertan jarri duten zerrendan eman dezakete izena. Gaur entseatzeko aukera izango dute, gainera, 17:00etatik 20:00etara. Talde bakoitzak gehienez ere lau abesti jotzeko aukera izango du.