Cambridge-ko probak Antonianon egiteko aukera dago

Urola Kostako Hitza 2016ko otsailaren 12a

HEZKUNTZA // Aurten ere First zein Advanced probak egiteko aukera izango da Antoniano Ikastetxean. Ekainaren 4an izango da bi mailetan idatzizko azterketak egiteko aukera. First-a atera nahi dutenek 160 euro ordaindu beharko dute, eta Advanced-a egiteko, berriz, 170 euro. Astelehenetik aurrera eman ahalko da izena idazkaritzan, martxoaren 22ra arte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide