Hotz handiarekin jarraituko du gaurko egunak

Urola Kostako Hitza 2016ko otsailaren 16a

Hodei trinkoak kostaldean (Aritz Mutiozabal).

Laino trinkoekin esnatu da eguna. Atzoko antzera, hotz handia egingo du, balio altuenak 6 gradutan geldituz, eta elur-maila 300 metro inguruan egongo da. Eguerdi-arratsalde partean ostarteak zabalduko dira. Itsasoak zakar jarraitzen du, eta 2,5 metro inguruko olatuak altxako dira; arratsaldetik aurrera bareagoak izango dira, 1,5 metro ingurukoak. Itsasgorak 10:58an eta 23:04an izan dira; itsasbehera 17:02an.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide