ZARAUTZ // Arranopola Kultur Elkarteak futbolin txapelketa antolatu du gaur arratsalderako Arranon. Parte-hartzaileek 10 euro ordaindu beharko dute bikoteko, eta antolatzaileen esanetan «sari mundialak» izango dira lehen sailkatuentzat. Izen-ematea gaur 16:00etatik aurrera izango da.