Eskualdeko arraun taldeek asteburuan abiatu dute Gipuzkoako Batel Liga

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 18a

Batelak estropada jokatzen. Artxiboko argazkia. (Joxeju Olasagasti)

Pasai Donibanen jokatu zen lehen jardunaldia larunbat arratsaldean, eta eskualdeko arraun elkarte guztiek aurkeztu dute ordezkaritza, Getariak, Oriok, Zarautzek eta Zumaiak.

Emaitzeri dagokionean denetarik izan zen.

Infantil mutilen mailan Orio A taldea izan zen azkarrena, eta Zumaia A batela sailkatu zen bigarren postuan. Nesketan berriz, Orio A, Getaria eta Zarautz A, laugarren, bosgarren eta seigarren postuan sailkatu ziren hurrenez hurren.

Kadete mutilen mailan Orio A batelak lortu zuen lehen postua, eta Zarautz A taldeak egin zuen bigarren denborarik onena. Neskei dagokionean, Zumaia A batela izan zen eskualdeko taldeen artean emaitzarik onena lortu zuena, hirugarren postuan sailkatuta.

Jubenil mailan gizonezkoetan, Getaria A batela izan zen azkarrena, eta eskualdeko hurrengo taldea Zarautz B izan zen, seigarren postuan sailkatuta. Emakumezkoen artean, jubenil mailan eskualdeko lehen taldea oriotarrena izan zen, laugarren postuan sailkatuta. Eta absolutu mailan zumaiarrak izan ziren eskualdeko azkarrenak, sailkapenean laugarren postuan sailkatuta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide