ZARAUTZ // Jaialdia 17:30ean hasiko da, eta Alaia Martin, Andoni Egaña, Jon Maia eta Sustrai Colina bertsolariek hartuko dute parte. Sarrerak Euskaldunan, Eguzkin eta Itxas-Lurren eros daitezke, 10 euroan. Bildutako dirua sahararrei laguntzeko bideratuko dute. Horrez gain, kontu korronte zenbaki bat zabaldu dute, ekarpenak jasotzeko: Laboral Kutxa - ES41 3035 0029 61 0290073645.