ZARAUTZ // Azaroaren 7, 14, 21 eta 28 zein abenduaren 12 eta 19an jokatuko dute txapelketa, ZKEren egoitzan, 16:00etatik aurrera. Bi mailatan lehiatuko dira: aurrebenjamin-benjaminetan (LH 1 eta 4 artekoak) eta kimu-infantiletan (LH 5 eta DBH 2 artekoak). Izena emateko azken eguna gaur da: zkexaketaldea@gmail.com helbidera idatzita edo 685-759330 telefonora deituta.