Mozorroak trukatzeko azoka egingo dute bihar

Urola Kostako Hitza 2016ko otsailaren 2a

JAIAK // Inauteriak gerturatzen ari dira —asteburuan ospatuko dituzte—, eta Zarauzko kale hezitzaileek mozorroak trukatzeko azoka antolatu dute biharko. Herritarrek mozorro zein osagarriak eraman eta beste batzuengatik trukatzeko aukera izango dute bertan. Lege Zaharren enparantzan izango da, 16:30etik 19:00etara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide