Kostaldean lainoak dira nagusi (Aritz Mutiozabal).
Lainotuta esnatuko da gaurko eguna, eta tarteka euri langarra egingo du. Arratsaldean ere ildo beretik jarraituko du eguraldiak, baina hodeiak ez dira goizekoak bezain trinkoak izango. Ahula eta aldakorra izango da haizea, eta mendebaldetik joko du goizean, eguerditik aurrera iparrera aldatuz. Tenperatura beroena 14 ºC ingurukoa izango da. Itsasoak indartsu segitzen du, eta 3 metroko olatuak ere altxatuko dira; itsasgorak 09:43an eta 22:23an izango dira, eta itsasbehera 16:08an.