KULTURA // Musika, dantza eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizun berezia izango da gaur Modelo aretoan: Cabaret Chihuahua. Krisialdiaren eta egungo egoera sozialaren kritika ironikoa egingo dute bertan Amy Winehouse, Freddy Mercury, Marilyn Monroe eta Sabino Arana bezalako pertsonaiak. Guztia kutsu mexikarrarekin girotuta. Felipe Lozak zuzendutako lana da, eta zortzi lagun igoko dira oholtza gainera, pertsonaia horiek antzeztera. Sarrerak salgai daude Sanz Enea kultur etxean, 10 euroan. 22:00etan hasiko da emanaldia.