Azkoitian, Azpeitian, Zarautzen, Zestoan eta Zumaian elkarretaratzeak egingo dituzte bihar, Gasteizko erasoa salatzeko

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 27a

Astelehen goizaldean Gasteizen izandako erasoa salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte bihar, osteguna, Azpeitian, Azkoitian eta Zarautzen. Izan ere, gizon batek 17 hilabeteko ume bat balkoitik bota eta haurraren ama erasotu zuen. Haurra atzo iluntzena hil zen, erorketak eragindako kolpearen ondorioz.

Emakumeen kontrako indarkeriarekin amaitzea eskatzeko eta Gasteizko erasoa salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte. Azkoitian Emakumeen Mahaiak deitu du elkarretaratzea, eta 19:30ean izango da, plazan. Azpeitian, berriz, emakume talde batek deitu du kontzentrazioa. Plazan izango da, 19:00etan, Emakumeen kontrako indarkeriak ez! lelopean. Zarautzen Lege Zaharraren Enparantzan bilduko dira herritarrak 19:00etan, eta Zarauzko Udalak bat egin du elkarretaratzearekin. Zestoan ere salatuko dute erasoa, 19:30ean hasita plazan, eta Zumaian ere elkarretaratzea egingo dute 20:00etan Alondegiko plazan.

Indarkeria matxistaren ondorioz aurten Euskal Herrian hildako lehen pertsona da umea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide