KIROLA // Ezkurrako pilotalekuaren ondotik abiatuz, Iruñarri gailurrera (1.063 metro) igoko dira mendizaleak, eta bidean. menhir bat ikusteko aukera izango dute. Olega eta Ezka lepoak gurutzatu eta inguru horretan ere historiaurreko hainbat monumentu aurkituko dituzte. Erakurrira (1.142 metro) igoko dira gero, eta handik Leitza eta Ezkurra lotzen dituen errepidetik jaitsiko dira. 13,5 kilometro osatuko dituzte mendizaleek, 5 ordu inguruan. Igandean, 07:30ean Agoueseneko biribilgunetik irtengo dira. Izena Mendizabal kinkila dendan eman beharko da.