Iñurritzako azpiko pasabidearen eta brigadaren etxearen parean jarri dute bakarrik garbitzen den komuna; hau da, tren eta autobus geltokien ondoan. Udaletik aurreikusi bezala, hilabete bukaerarako jarri dute erabilgarri. Modu horretan, herritarrek «aspaldi» egindako eskaera bati erantzun dio Zarauzko Udalak. Komuna jartzeko aurrekontua 49.284 eurokoa izan da, BEZ barne.