Konposta Bikaina lehiaketako saridunak. (Urola Kostako Udal Elkartea)
2005ean abiatu zuen udal elkarteak konposta egiteko kanpaina, eta gaur egun 763 familiek konposta egiten dute. Emaitza polita dela uste du udal elkarteak, eta familien parte-hartzea saritzeko Konpost Bikaina lehiaketa antolatu du, konposta ondoen egiten duen familia saritzeko. Iñaki Oñatibia Huarte eta bere familiak irabazi dute lehen saria; bigarrena Jon Martin Agirrerentzat izan da, eta hirugarren saritua Lurdes Eizagirre Eceiza izan da.
Eskualdean gero eta familia gehiagok konposta egiten badute ere, oraindik arlo horretan zeregina badagoela uste dute udal elkarteko arduradunek, eta 2016rako hainbat jarduera aurrikusi dituzte.
Alde batetik, autokonpostagailua duten familiei jarraipena egingo zaie, beren zalantzak argitzeko eta aholkuak emateko. Eta bestetik, teknikariak hilero joango dira auzo-kosposta eremuetara, konpostagailuak modu egokian funtzionatzen duela ikuskatzeko, eta erabiltzaileei aholkuak emateko.
Horretaz gain, oraindik etxean konpostagailurik ez dute familiak, etxean konposta egitera animatu nahi dituzte udal elkartetik.
Zisare programa
Programak hiri hondakinen prebentzioa eta gaikako bilketa sustatu nahi ditu, eta ikastetxeek beren hondakin organikoekin konposta egitea, eta ikasleek hondakin organikoak tratatzeko bidea barneratzea lortu nahi dute; baita, konpostaje prozesuaren edukia ikastetxearen Curriculumean barneratzea ere. Horretarako, Urola Kostako Udal Elkarteak aholkularitza, laguntza eta materiala ematen dizkie ikastetxeei proiektua garatzeko: baliabide materialak, konpostaje aditu baten laguntza, gaia lantzeko material didaktikoa eta metologia sistematizatua eta www.zisare.org webgunea besteak beste.