Defenestre Fest antolatu dute Putzuzulon, biharko

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 22a

KULTURA // Defenestre Fest jaialdia ospatuko dute bihar, Putzuzulon, 18:00etatik aurrera. Izaera ludikoa eta DIY nortasuna ditu, «jarrera sexista, homofobo, espezista edota arrazoirik gabeko bortizkeria era ireki batean gaitzesten dituena». Sarrerak 10 euro balio du, eta izan ditzaketen etekin ekonomikoak «gertuko zaizkigun proiektu politikoetara» bideratuko dituzte. Hamar taldek hartuko dute parte: Hilkar, Tötal Arse, Roblë, Dröga, Despeñaperros, La Casa Fantom, Kuma No Motor, Auxilio, Khmer eta Ultimo Gobierno.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide